XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gure nahia, ikuspegi orokorrari ihardetsiz, bere inguruko idazkideen ildotik at agertarazten duten alderdi zenbait laburki hona aldatzea litzateke, irakurleari gaingiroki halabeharrez mende honetako autoreen artean Goyhetche kokatzen lagungarri gerta dakion.

Ikusi batera, grafia genuke Goyhetche inguruko idazleengandik aldentzen duen gakorik behinena.

Baita urrutiagoko hots, ekialdekoen autoreengandik ere bereiziko duena, hurbilekoengandik ez eze.

Areago, XVIII. eta XIX. mendeak, grafiaren zenbait punturi gagozkiola behintzat, garbiki bereizten badira literatur lapurteraz, Goyhetche euskalkiaren beraren bilakaera zabal eta orokorrari muzin eginez lapurtera klasikoaren moldeetara itzuliko da 3 Lan honetan aipatzen diren berezitasunak guztiz nabarmenak izanagatik Goyhetcheren obran, ez du honek esan nahi haren Baraiko kostaldeko lapurteraren ezaugarriak gordeko ez dituenik, bai ordea askoz gutxiagotan agertuko..

Berau ausarki ikusiko da ikur palatalak irudikatzerakoan.

Jakina denez, lapurtera idatziaren historian bustidura galtzearen etorkia estuki lotu behar zaio behe-nafarrerari 4 Honi buruz ikus Ibon Sarasola, Jean Baptiste Elissanburu. Piarres Adame (1888), Euskal Editoreen Elkartea, Donostia,1986, 24. or. Oro har despalatalizazio bilakabidearen antzinatasunaz Lourdes Oñederra Euskal Fonologia: Palatalizazioa. Asimilazioa eta hots sinbolismoa, Euskal Herriko Unibertsitatea, Gasteiz, 1990, 29. or.

Esan daiteke XVII. eta XVIII. mende erdirarteko obrak irakurriz arras hedaturik ageri zaigun palatalizazioa, handik harat 1775etik edo aurrera esango genuke guk askozaz ere gutxiagotan izango dela gauzatua, XIX. gizaldian ia osoki desagertuz.

Goyhetche izango dugu, hain zuzen ere, amplt;lampgt; eta amplt;nampgt; kontsonante bustigaien grafia aldaketari batipat dagokionez, gizaldi honetako salbuespen bakarrenetakoa, bakarra ez bada.

Uste dugu bestalde, eta literatur lapurteraren bilakaera historikoaren ikerketarako zailtasunak zailtasun 5 Ez baita erraza Mitxelenak Notas fonológicas sobre el salacenco, ASJU 1(1967),172. orrialdean dioen bezala erabateko eritzirik zehazterik., amplt;lampgt;, amplt;illampgt;, amplt;ñampgt; eta amplt;iñampgt; aldaera palatalen agerpen maiztasunari 6 Ikus honi buruz Ana M. Echaidek Distribución de las variantes palatalizadas de l y n debidas al contexto fónico en los dialectos vascos, FLV XXIII (1976), 164. or. esaten duena, Mitxelenaren Fonética Histórica Vasca, San Sebastián, 1961 (2. ed., Diputación Provincial de Guipúzcoa, San Sebastián, 1977), 184. or. datorrena nolarebait osatuz., hein batez, garbiro antzeman diezaiokegula XVII., XVIII. eta XIX. mendeetan eta, honenbestez, Goyhetcheren jokabidearen berezitasuna areagotu egingo dela beste inorena bainoago.

XVII. gizaldian, aipatu legez, palatalizazioa isladaturik idoroko da Axular, Materre, Gasteluzar, Ziburuko Etxeberri Gasteluzarrek bezala, Ziburuko Etxeberrik inoiz bustidurarik gabe ere idatziko du forma palatalaren ondoan illbargi/ilhargi. Silvain Pouvreauk, adibidez, konpainia azaleratuko ere du Axularren konpaiñia edo Ziburuko Etxeberriren konpañia-ren parean., Silvain Pouvreau eta hainbat idazle lapurtarrengan, hitz barruan ille, hillabethe, alabaiña, gainean, zein anitz indar ttipiagoz bukaeran jakiñ, perill 8 Honetaz irakur bedi Mitxelenak Fonética... buruz eman oharra..

Hurrengoan gailen ilkiko bada lehen urteetan batipat bustiduraren gauzatzea lapurtarren obretan 9 Chouriok, esate baterako, noizik edo behin zalantzak azalduagatik bustidura erakutsiko du ia beti: baiño, siñhestean, zareiño, bagiñe, Jaiñkoarekiñ, ea.